Lan metodoa


Berehalako helburuak edo ekintza-helburuak. Egin beharreko jarduerak, aurrera doazenak. Aurrera doazelako, lan-metodo bihurtzen dira. Metodo horrek ikasle bakoitzak bere metodologia garatu ahal izateko bezain zabala izan behar du. Irakasleentzat, esku hartzeko eta segimendua egiteko trenza giltzarria da.

 

Ikasleei jarduteko autonomia ahalbidetzen du

Metodo horrek nor bere lanaren aurrez aurre jartzen du. Idazkera bera ere lehen pertsonan gauzatzen da: bilatzen dut… aztertzen dut... Nor bere buruaren aurrez aurre jartzen du. Ez dago irakaslearen mende, benetan hala behar duenean izan ezik.

 

Ikasleari bere prozesuan kokatzen laguntzen dio

Non nago, zer egin dut, zer falta zait... eta, halaber, irakasleek ikaslea prozesu horretan kokatu ahal izatea. Ikasleek aurrean izaten dute beti lan-metodoa eta barneratzen dutenean soilik uzten dute. Lan-metodoari esker, ikasleak uneoro badaki zein urrats egin behar dituen. Badaki zeintzuk egin dituen, non dagoen, non izan dituen zailtasunak, zer falta zaion. Irakasleek ere, ikasle baten ondoan jartzean, erabil dezakete lan-metodoa, bai ikaslearen arreta bideratzeko, bai, prozesua barneratuta duela egiaztatze aldera, ikasleak bere hitzekin adieraz dezan.

 

Zikloko oinarrizko hiztegia garatzen du

Lan-metodoak egitean, kontuan izaten dugu hizkuntza aberasteko helburu hori, eta metodo batean aparatuaren entxufea aterako dut idatzi badut, hurrengoan aparatua deskonektatu dut erabiliko dut… Ziklo bakoitzean hogeita hamar testuinguru baino gehiago ditugu, eta bakoitzak bere lan-metodoa du, ikasle guztiek erabiltzen dutena. Horiek guztiek zikloaren oinarrizko hiztegia esaten dioguna osatzen dute. Garrantzitsua da, lan-metodoa barneratu ostean, ikaslea gai izatea egiten duena zehaztasunez eta doitasunez adierazteko, eta irakasleei dagokie hori egiaztatzea.

 

Ikasleak metodoarekin lan egiten ikasten du

 


 

Nola egiten da lan-metodoa?

 

Progresioa agertu behar du, horrela izango baitira baliagarri autonomiaz eta metodoarekin lan egiteko.

 

Testuinguru horretarako ezarritako curriculumarekin bat etortzea; hala, ikasleak prozesuan kokatu ahal izango dira, eta irakasleek ikasleen bilakaera zaindu ahal izango dute. Garbi dago ikasle txikienek urrats gehiago behar dituztela, eta ez du batere axola, banaka-banaka betetzen dituzte eta. Hazten diren neurrian, ordea, mezu gutxiago, baina konplexuagoak, behar dituzte. Baina ez da komeni urrats horiek kentzea; izan ere, ahoz banaka-banaka azaldu beharko balitzaizkie, ikasleek autonomia galduko lukete eta irakasleak zoratu egingo lirateke

 

Erabilitako hizkuntza aberasgarri izan dadila. Hemen ere gerta daiteke erabilitako hizkuntza zailegia dela iriztea, batez ere, lantze-prozesua bizi izan ez dutenen aldetik.Kasu horretan, gogoratu arestian esandakoa: zailtasunik ez badu, hizkun-tza-maila ez da hobetzen. Mintzaera eta idazkera aberastu egin behar da, sinonimo eta abarren bidez modu sistematikoan esku hartuz, hasieran batez ere, eta ohartuz horrek normalizazio-epe bat eskatzen duela.

 

Alferreko konplexutasunak ekiditea, eta hizkera zuzen eta kalitatezkoa erabiltzea.

 

Gogoan edukitzea haren edukiak ezin duela adimen-aurrerapena eragotzi, arazoen konponbideak erakutsiz, irtenbideak emanez edo bidea edo ikuspegi edo interpretazio bakarra nabarmen markatuz.

 

Lehen pertsonan idazten dugu, ikaslea inplikatua senti dadin: “Zer egiten dut.”, “Nola egiten dut.”, “Non nago.”, “Zein zailtasun ditut.”…

 

Kokapena

Kopia finko bat jartzen da horman, dagokion testuinguruaren ondoan. Horrela, departamentuak departamentuaren beraren ikuspegi orokorra eta testuinguru bakoitzaren berariazko ikuspegia ematen die irakasleei, ikasleei, bisitariei eta abarri.

Beste kopia bat lan mahaian jartzen da, jarduera hobeto bideratzeko orduan eskura izateko eta ikasle bakoitzari buruz egin beharreko esku-hartzea era zuzenagoan egiteko. Lan-metodoa, horman jartzen denez, ikasgelaren estetikaren parte da. Gunetzat zeregina duen estetika da, elementu sakabanatzailerik gabekoa.