Jolasa


Jolasa da testuinguruaren oinarria eta munina. Testuinguru sozialak, egonkorrak eta osagarriak baitira, hau da hezkuntza asmotik abiatzen diren jolasak.

 

Jolasa bizipenak gozatu, sentitu, barneratu eta kanporatzeko balio duen jarduera naturala da.

Beti pentsatu izan dugu gure barne-mundua eta afektu-mundua adierazteaoso garrantzitsua dela heldutasuna lortzeko.

 

Norberaren interes eta motibazioekin dago lotuta, baita adin bakoitzari dagozkion
motibazioekin ere.

Helburua ez da motibatzea, gizabanako bakoitzak baditu bere motibazioak-eta. Jolasa interes horiekin uztartzea eta jolasari esker interes horiek azaleratzea dira giltzariak.


Jarduera dakar, parte-hartzea.

Jolas guztietan, ahaleginarekin batera, ongizatea ere badago, erronkak gainditzeak dakarren gogobetetzea.

Ez da jolas lehiakorra, kooperatiboa baizik. Arrakastak ez dakar bestearen porrota.

 

Eragingarritzat eta helburutzat dugu.

Gure ustez, eragingarrien eta helburuen pedagogia da: irakasle-taldeak badaki ikasleei helduen mundua imitatzea gustatzen zaiela, eta, horregatik, imitazio-jolas bat diseinatzen du, horren bidez ikas dezaten

Testuinguru guztiek zertarako bat dute euren horretan edo kanporako irteeran, eta zertarako hori da egiazki eragingarria eta helburua

 

Ikasteko bitartekoa da.

Eginez ikastea. “Ez dut ikasten jolasteko, ikasteko jolasten naiz”. “Zenbakiak ez ditut ikasten erosi ahal izateko. Erosi egiten dut, eta, erosiz, zenbakiak ikasten ditut”.

Azken batean, jolasaren bidez sortutako beharrak bultzatzen nau ikastera.

Lanari gustua hartzeko modua da, apurka-apurka atsegin intelektuala ezagutu eta horretaz gozatzeko modua.

 

Pertsona bakoitza hartzen du.

Jolasean nork bere egitekoa edo rola du, bere izaera eta bizi duen unea abiapuntutzat hartuta; izan ere, testuingurua oso diseinaturik badago ere, oso zabala eta irekia da.

 

Pertsona osotasunean hartzen du.

Bizitza globala da. Ikasleei bizitzeko eta izateko aukera ematen dieten bizi-egoerak sortzen ditugu, eta bizi dutelako ikasten dute. Horrek jakintza-arloei loturiko alderdiak garatzea ahalbidetzen du, beti ere nortasunaren eta harreman sozialen garapenari loturik.

 

Hemengoa eta oraingoa bizitzea ahalbidetzen du.

Ez dugu hezten ez “etorkizunerako” ez “gizarterako”. Eskola bere baitan gizartea dela eta haurrek berezko bizitza dutela aldarrikatzen dugu.

 

Sistema ireki batean kokaturik dago, testuinguru sozial, egonkor eta osagarrien bidez.

Jolas elkarreragileaz hitz egiten digu. Ez da jarduera edo testuinguru bakoitzeko ikaskuntzen batura hutsa: testuinguru batean ikasitakoak
beste testuinguru batzuetako hainbat alderdi garatzen laguntzen du.

 

Ikasleak hobeto ezagutzeko aukera ematen du.

Jolasak ikasleen barne-mundua eta afektu mundua adieraztea ahalbidetzen du eta egonkorra delako, prozesuez hausnartzea, prozesuok
behaketa eta jarraipena egiteko pisten bidez aztertzea eta sistematikoki esku hartzea errazten du.

 

Berezkoa zaie bizitzako aldi guztiei. Ez da haurtzarora mugatzen.

Helduak gara, eta gu geu ere jolasten gara... Txikitan, jolasa manipulatiboagoa da, antzezpenaren behar handiagoa du. Beste adin batzuetan
horrelako formatu ludikoak ez dituztela behar pentsatzea, eta, ondorioz, formatu horiek kentzea okerra da, eta horretan erortzeko arriskua dago. Horrekin, jolasaren magia ezabatuko genuke.

 

Arau bakarra muga soziala da.

Bestearen eskubidea, gainerakoen eskubidea.

 

Sormen-esparrua da.

Sormenez diseinatzen da. Sormena sustatzen du. Sormenaren bidez soilik irauten du bizirik.